2010/05/04

LIBURU EGUNA

Egun zoragarria izan genuena, benetan!
Goizeko bederatzietan, zuzendariaren agurra. Jarraian musika eta, eskolako ate guztiak zabalik, irakurtzeari ekin genion guztiok, isilean .
Gero, irakurtzeko gomendioak idatzi eta hormetan ipini genituen. Oraindik daude begibistan.
11:45 - 12:30:ELKAR LANEAN ekintza izan genuen. Horretan, eskolako maila guztiak nahastuta, gela bakoitzak prestatutakoa besteei eskaini zien.
Aurtengo gaia BELDURRA izan da eta, dagoeneko, pentsatzen hasi gara datorren ikasturteko gaia zein izango den. Ideiarik?